Zornotzatik autobusez abiatuko gara eta izen ematea Udabarriko lokalean egin ahal izango da, ekainaren 8ra arte. Astelehen, astearte eta asteazkenetan 18.00etatik 19.00etara. Nagusiek 10 euro ordainduko dituzte, eta 16 urtera arteko umeek 5 euro. Mendiaz, musikaz eta dantzaz gozatzeko egun ezin hobea! Animatu eta etorri!