Pola de Lenan, gazte elkartrukean dantzan!

Erabiltzailearen aurpegia Udabarri EDT 2014ko mai. 5a, 21:09

Asteburuan, maiatzaren 3an eta 4an, Zornotzako Udabarri Euskal Dantzari Taldeak parte hartu zuen Asturiasko Pola de Lena herrian burututako kultura elkartrukean.

Asteburuan, maiatzaren 3an eta 4an, Zornotzako Udabarri Euskal Dantzari Taldeak parte hartu zuen Asturiasko Pola de Lena herrian burututako kultura elkartrukean. Ametx erakundeak eta Ixuxu Asturies-Euskal Herria elkarteak antolatutako bi herrien arteko gazteen trukaketaren baitan, Udabarriko gazteek erakustaldi bi egin zituzten. Lehenengoa, goizean egin zuten, baina dantzaldi nagusia arratsaldekoa izan zen. Arratsaldeko erakustaldian gazteek Euskal Herriko txoko askotako dantzak egin zituzten, besteak beste, Luzaideko kontradantzak, Agintariena, Kontrapasa eta Agurra. Guztira ordu beteko dantzaldia eskaini zuten Pola de Lenako herriko plazan.
Elkartrukearen bigarren atalean, asturiarrak izango dira Zornotzan, eta gaita asturiarren erakustaldiaz gozatzeko aukera izango da, maiatzaren 31an.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!