Ondareari buruzko jardunaldiak

Erabiltzailearen aurpegia Pilar Rios Ramos 2018ko urr. 27a, 08:30

Aurtengo jardunaldiek Ondarea, emakumeen emaria - patrimonio, herencia de mujer dute izenburu, eta emakumeen zereginean ardaztuta daude. Emakumeek lurraldearen eraikuntza kulturalean eta ekonomikoan egindako ekarpena agerian jarri eta duindu nahi da. Ezinbesteko kontua da emakumeek herrien garapenean betetako zeregina onartzea, eta oso pozik gaude aurten gai monografiko gisa lantzen ari delako.

Izan ere, uste ohi denaz bestera, emakumeek beti egin dute lan etxe barruan eta kanpoan, gizarteek arlo guztietan aurrera egin zezaten. Alabaina, askotan ez dakigu zein diren ekarpen horiek, historiak isildu egin dituelako. Orain dela gutxi arte historiak ez du gutaz hitz egin, kontzientzia hartutako emakume batzuk iragana genero-ikuspegitik lantzen hasi diren arte.

Instituziook ere beste horrenbeste egin dugu. Udal honetan gauden emakumeok ahalegina egin dugu emakumeek izandako lorpenak berreskuratzeko eta ezagutzera emateko.

Dakizuenez, hainbat ekimen egin ditugu, besteak beste, espazio publiko batzuei emakumeen izena eman eta ikerketa historikorako beka-deialdia egin. Berdintasun Arloak antolatu dituen jardueren artean, argazki-erakusketa nabarmendu behar dugu: urriaren 25etik azaroaren 16ra arte egongo da ikusgai Andragunean, eta Udal Artxiboaren lankidetzarekin prestatu dugu. Arlo asko jorratzen dira, emakumeek hainbat zeregin bete baitzituzten historiako subjektu gisa: nekazariak, jornalariak, eskulangileak, garbitzaileak, inudeak, hazamak, maistrak, etab.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!