Zentzugabekeria hauek ikusita, neuk sentitzen dut eraso egiten didatela epaile hauek, epai honek, gaizkileen askapenak. Emakume guztiei egindako eraso honek.
Era berean, oso larria da telebistako saio batek bortxatzaile horien auzokoei, lagunei eta senideei ahotsa ematea honelakoak esateko: 'Mutil onak dira', 'neskak esaten duena gezurra da', 'neska da erruduna, gauza baitzen 5 edo 25 sevillarrei nagusitzeko'. Horrek guztiak biktima eta gu geu estigmatizatzen gaitu, eraso egiten digu. Basapizti horiek izaki errugabeak direla esateak delitua izan beharko luke.
Mugimendu feministari ezker gizartea nola aldatzen ari den ikusteak zirrara eragiten dit, baina emakumeak "marichulo"-en plazerak asetzera bideratutako 'gauzak' izan ez gaitezen, ezinbestekoa da aldaketak egitea hiru botereetan -exekutiboan, legegilean eta judizialean- eta, jakina, laugarrenean.
Aldaketa handia, bilakaera behar dugu botere judizialean, Historiaurrean geratu baita ainguratuta, gizartearekin batere harremanik ez duela. Eta beste aldaketa bat behar dugu: hedabideen laguntza, iritzia sorrarazten baitute. Ez dute matxisten bozgorailua gehiago izan behar. Horrela eskatu dute emakumezko kazetariek, 'Otso-saldoari' ahotsa ematen dioten hedabideei bizkarra emateko. 'Ez erosi Otso-saldorik', sare sozialetatik dabilen goiburuaren moduan.