Gaitasunen eguna

Erabiltzailearen aurpegia Pilar Rios Ramos 2018ko api. 6a, 08:30

Era askotako arrazoiak ditugu ostiral honetan Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Durangon egingo duen kontzertura joateko.

Alde batetik, orkestra osatzen duten 80 musikarirekin batera, Ekhi Martínez eta Mireia Coma bakarlariak arituko dira, hurrenez hurren, 15 eta 16 urte dituzten gazteak. Bestetik, bildutako dirua osorik bideratuko da “Gaitasunen Eguna” antolatzeko.

Denok dakigunez, abenduaren 3an egiten da Desgaitasunen Eguna, baina, Durangaldean, horrez gain, egun berezi bat dugu, “Gaitasunen Eguna” izenekoa.

Maiatzaren 26an egingo dugu, Geube, Río de Oro eta Síndrome de Angelman elkarteek eta Durangoko Udaleko Gizarte Ekintza Sailak antolatuta. Haiekin batera, 75 elkarte eta erakunde inguru aritu dira elkarlanean (kulturakoak, kirolekoak, gazteak, adinekoak, elkarte gastronomikoak...). Egun osoz ospatuko dugu Landako Gunean, eta haurrentzako jarduerak, sentsibilizatzeko tailerrak, musikako ekitaldiak eta milaka lagun bilduko duen herri-bazkaria izango ditugu.

Arrazoi ugari dugu, beraz, kontzertura joateko, eta askoz ere gehiago gure “Gaitasunen Egunarekin” elkarlanean aritzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!