Kolektibo honi dagokionez, gaur egun, zuzkidurako 6 apartamentu ditugu, gazteek independizatzeko aukera izan dezaten; eta 2018an 5 gehiago egongo dira. Apartamentuak prestatuta daude. Ordenantza arautzailea onartu egin da, eta hilabeteko epean jendaurrean jarri ondoren, zerrendak zabalduko dira izena emateko. Gainera, laguntzak ematen ditugu gazteentzako etxebizitzak alokatzeko. Urtero, 65.000 euro banatu ohi dira, 80-90 eskatzaileren artean.
Gure ustez, horixe da egin beharreko bidea, eta, beraz, lanean jarraituko dugu eskuratzeko moduko etxebizitzak eskaini ahal izateko.
Bestalde, Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza Saila ere ildo horretan ari da lanean, eta gu lankide gara haien programetan. Aurten, aurreikuspenen arabera, gastu gehiena Etxebizitzari buruzko Legea arauz garatzeko eta etxebizitzarako eskubide subjektiboa bermatzeko erabiliko da.
Etxebizitzarako eskubide subjektiboa Euskadiko Alderdi Sozialistak sustatu du, eta eskubidea aitortzen die herritarrei, administrazio publikoei etxebizitza baterako sarbidea eskatzeko, ahal dela alokairuan. Eskubide hori bermatzeko, aurten, Eusko Jaurlaritzak alokairuko etxebizitzak adjudikatuko ditu, hutsik dauden etxebizitzak hartu ondoren. Gainera, zuzeneko laguntzak eskainiko ditu, alokairua ordaintzeko, hemen, Durangon, egiten dugun bezala.