Aste honetan ikusi dugunez, Carmenak ez du inolako zalantzarik izan Madrilgo Ogasun Saileko zinegotzia kargutik kendu, eta aurrekontuak aurrera ateratzeko, udalerriarentzat behar-beharrezkoak direla azaldu ondoren.
Durangon aurkeztu ditugun aurrekontuak ere garrantzizkoak dira, sentsibilitate politiko desberdinen artean lortutako adostasunaren emaitza direlako. Gobernu-taldea eratzen dugun alderdien arteko akordioa dute abiaburu. Garrantzizkoak direla esan dut, herritar gehienak aintzat hartzen dituen proiektua ordezkatzen dutelako, eta udal-gobernuari egonkortasuna ematen diotelako, eta hori ona da durangarrentzat.
Gainera, eduki sozial handiko aurrekontuak dira. Gastuaren zati handi batek Durangoko herritarren ongizatea hobetzea izango du xede, batez ere behartsuena: langabe, gazte eta adinekoena; Adibidez, Enplegu planak, Etxeko janari-zerbitzua adinekoentzat, gazteentzako etxebizitzak, Gaztelekua, Eta beste hamaika proiektu.
Zorionak eta urte berri on!