Indarkeria matxista emakumeen artean lehen heriotza-eragilea

Erabiltzailearen aurpegia Pilar Rios Ramos 2017ko aza. 17a, 08:30

Hiltzen gaituzte, bizirik gaudela behin eta berriz hiltzen gaituzte. Aste honetan bertan, “aita” batek 2 urteko alaba hil du, lepoa moztu dio, amaren kontrako mendeku gisa. Kontu asko, kontu garrantzitsu asko aldatu behar dira azaroaren 25eko ekintzak gehiago antolatu behar ez izateko.

Esate baterako, emakumeen kontrako indarkeria ez izatea munduko emakumeen artean lehen heriotza-eragilea, eta 2017an 109 egun gehiago lan egin behar ez izatea urtean gizon batek kobratzen duen diru berbera jasotzeko, edota hedabideetan emakumezkoen kirola ikusezina ez izatea. Eta abar eta abar. “Lau gaztetik bati normala iruditzen zaio harremanetan emakumeen kontrako indarkeria egotea”. Zerbaitek egiten du huts! Hezkuntza hobea lortu behar dugu, premiaz eta ezinbestez (etxeetan, ikastetxeetan, hedabideetan), gizarteratzeko eredu patriarkala hausteko. Kontzientziazio gehiago behar da, indarkeria matxistaren mota desberdinei buruz. Gogoan izan behar baitugu ez direla bakarrik kolpeak.Emakumeek jasaten duten indarkeriaren aurkako Herritarren Ituna jarri dugu abian; haren bidez, biztanleriako sektore guztiak eta instituzioak tartean sartu eta kontzientziatu nahi ditugu. Iaz hasi ginen, eta gero eta gehiago gara. Bestalde, genero-ikuspegia sartzen ari gara udal-proiektu eta -aurrekontuetan, eta urte asko daramatzagu ahalduntzeko ikastaroak eskaintzen Andragunean. Hain matxista izango ez den gizarte baten alde aritzea genero indarkeriaren kontra aritzea baita.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!