Auzoek eratzen dute herriaren nortasuna

Erabiltzailearen aurpegia Pilar Rios Ramos 2017ko mai. 26a, 08:30

Orain dela egun gutxi inauguratu genituen San Fausto auzoko obrak. Udalak inbertsio handia egin du obra horietan, auzoaren irudia eta bizi-kalitatea hobetu nahian. Obra horien bidez, argi eta garbi utzi nahi izan dugu auzoak erdigunea bezain garrantzitsuak direla. Hainbat bilera egin ditugu eta zuzenean jardun gara egin beharreko ukituak eta hobekuntzak zein diren jakiteko; eta aurki egingo dira.

Auzoak garrantzi handikoak dira, nortasuna ematen baitiete herriei. Gainera, sarritan, auzoetan, garrantzitsuagoa izaten da komunitatearen indarra, handiagoa mugimendua eta nabarmenagoa nortasuna.

Udalekoek ospakizun-jai bat egin nahi genuen auzoan bertan; elkarteei jakinarazi genien, eta atsegin handiz hartu zuten. San Faustoko Gizarte Etxea eta Gure San Fausto Berria arduratu dira inskripzioak biltzeaz.

Ziur gaude jai hau lagungarria izango dela auzokoen artean dauden loturak, berez aski estuak direnak, areago estutzeko. Ahaztu gabe denon artean partekatutako gozamena, denok baitugu gustuko hori.

Hurrengoa Aramotzen txanda izango da. Urtebete eman dugu auzokoekin bilerak egiten, eta bilera teknikoak ere bai, Durangon hain garrantzitsua den auzo hau eraberritzeko; eta aurrerantzean ere lanean jarraituko dugu gure udalerriko bizi-kalitatea hobetzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!