Alokairua sustatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Pilar Rios Ramos 2017ko api. 28a, 08:30

Alokairua sustatzen duten ekintzak lehentasun osokoak dira guretzat. Lehenengo eta behin esan behar dugu oso harro gaudela, udal-sustapeneko lehen etxebizitzak sozialisten akordio baten emaitza direlako. Lan asko egin behar izan dugu proiektua aurrera ateratzeko, baina eskuan ditugu dagoeneko. Sei etxebizitza dira, eta udal honetako gazteen alokairurako zuzenduta daude.

Gure ustez, funtsezkoa da kolektibo horri bultzada ematea, autonomia izateko emantzipaziorako bidean; alde batetik, urtez urte lantzen dugun gazteentzako alokairuko diru-laguntzekin, eta, bestetik, Durango Alokairua programarekin, hutsik dauden etxebizitzak araututako prezioan merkatura ateratzeko ahalegina egiten, edota udal-sustapeneko lehen pisuak alokairurako bideratzen. Jakina, argi dago dena hobetu daitekeela, eta halaxe egingo dugu.

Bilerak egin ditugu dagoeneko, eta aurrerantzean ere gehiago egingo ditugu, elkartearekin batera sarbideko eta erabilerako baldintzak arautzeko ordenantza lantzeko, eta, horrez gain, gure udalerrian alokairua bultza dezaketen bestelako ekintzak lantzeko. Lehen bilera oso aberasgarria izan da, eta egindako proposamenak aintzat hartu ditugu. Ahalegina egingo dugu udal honetako gazteekin eta alderdi politikoekin ordenantza on bat izateko akordioa egiteko, eta legez kontuan hartzeko modukoak diren proposamen guztiak barnean hartzeko eta adosteko.

Horrez gain, kontaktuak egiten hasi gara gure udalerriak eta BBK-k hitzarmen bat egin dezaten, eta hutsik dauden etxebizitzak laga diezazkiguten, gazteei zuzendutako udal-etxebizitzen parkea zabaltzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!