Durango errefuxiatuekin

Erabiltzailearen aurpegia Pilar Rios Ramos 2017ko mar. 17a, 08:47

Gure herriak zuzenean ezagutu ditu gatazka armatuak, gatazka horiek sortutako nahitaezko migrazioak, jazarpenak, giza eskubideen bortxaketa masiboak eta interkulturalitatea. Erabat sinetsita nago horregatik jakin duela Durangok egoki jarduten, bonbardaketatik, gerratik eta gabezietatik ihesi zihoazen bi familia aurkitu ditugunean.

Larria izan beharko zuen gero egoerak herrialdean, familiak ihes egiteko erabakia hartzeko, etxea, lagunak, senideak atzean utzi, eta, helmuga jakin arren bidaiari ekiteko, bidaia hori nolakoa izango zen eta zenbat iraungo zuen jakin gabe.

Hurbil dugu Durangoko bonbardaketaren 80. urteurrena, eta, lehen esan dudanez, gure udalerrian ondotxo dakigu zer den biztanle zibilen kontrako eraso indiskriminatuen biktima izatea. Hortaz, ondo ulertu behar dugu zein egoeratan dauden munduan barrena diren gerretatik ihesi doazen milioika lagun horiek. Horregatik, zalantzarik gabe jarri ditugu gure baliabide guztiak errefuxiatu kurduen esku, eta laguntza eman diegu, beste administrazio eta elkarte batzuekin koordinatuta. Esker oneko azaldu dira une oro, eskaini diegun laguntza humanitario eta juridikoagatik; eta, azkenean, bidaian aurrera egitea erabaki dute. Hautatzeko askatasuna dute, eta orain errespetatu besterik ezin dugu egin, ez dakigulako zein baldintzatan hartu duten erabakia.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!