Herri akordioa

Erabiltzailearen aurpegia Pilar Rios Ramos 2016ko urr. 6a, 08:30

Durangon azken hilabetean izan diren sei eraso sexistak direla-eta daukagun egonezina transmititu gura dizuegu. Gainera, San Fausto jaiak hastear dauden honetan, zuen laguntza eskatu gura dizuegu indarkeria sexistaren arazo larria ikustarazteko eta emakumeen kontrako erasoak prebenitu ahal izateko.

Beste herri batzuetako jaietan eraso sexista ugariren berri izan ostean, alerta egoera handiagoan gaude. Horregatik, indarkeria sexistaren kontrako konpromisoan bat egiteko Herri Akordioa eratu dugu, eta testu hori sinatuko dugu erakundeek, kirol, kultura eta gizarte arloko elkarteek, tabernariek, merkatariek, elkarte feministek eta norbanakoek.

Oraingoz, pasa den barikuan jendaurrean aurkeztu den Herri Akordioa eragile eta pertsona askok babestu dute. Eta, esandako moduan, herri akordioaren helburu nagusia pertsona, elkarte eta erakunde guztiak eraso sexisten prebentzioan kontzientziatzea eta inplikatzea da, eta horrez gainera, ekintzarako jarraibide batzuk ere emango zaizkie.

Akordio honen ardatz nagusia herritarrak izan behar direla uste dugu; bai norbanakoak, eta baita klub eta elkarteak ere; horregatik eskatzen dizuegu zuen babesa. Ekimena zenbat eta herritar gehiagok babestu, eta deialdian zenbat eta jende gehiago elkartu, orduan eta ozenago adieraziko dugu emakumeen kontrako indarkeria tinko gaitzesten dugula.

Herri Akordioan parte hartu gura baduzue, Andragunera , Landako II- Polikiroldegira edo HAZ-Herritarren Arreta Zerbitura joan zaitezkete sinatzera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!