Batzartu gara? Bai! Akordio batera iritsi gara? Ez, eta zergatia azalduko dut. Podemos alderdi bertikal bihurtu da, non erabakiak bertikalki, inposaketaz eta eztabaidarik gabe hartzen diren. Eskarmentutik hitz egiten dut, 2014an Podemos Euskadin bultzatu zuten pertsonetako bat naizelako.
Herriaren Eskubidea, aldiz, pertsona askotariko eta desberdin askoren batura da, 2015ean jaio ginenetik aldatu ez den helburu komun batekin: Durango hobetzea, erabakiak Durangotik hartuz, ez Gasteiztik ezta Madrildik ere.
Podemosekin proiektu eta ildo komunak baditugu, elkarrekin lan egin daiteke? Jakina! Herriaren Eskubideak beste alderdi batekin koalizioan gobernatu dugu eta Durango berreskuratzeko plan bat adostu dugu. Udaleko alderdi politiko guztiekin ere akordioak lortu ditugu, Durango hobetu duten neurriak martxan jarriz.
Baina Durangok hobetzen jarraitu behar du. Gimnasiora edo igerilekura joaten garenean, topera dagoela ikusten dugu. Osasun publikoa kolapsatuta ikusten dugu. Kaleak zahartuta edo irisgarritasunik gabe daude. Eraikin asko dauzkagu berreskuratzeke eta zerbitzu publikoak hobetzeke. Horregatik, lanean jarraituko dugu, Durangotik, hemen bizi garen pertsona guztien bizitza hobetzeko. Zuk ere parte izan nahi baduzu, zatoz Andramari 15eko gure lokalera.