2015ean, Madriletik Podemos markarekin udal hauteskundeetan ezin ginela aurkeztu erabaki zutenean, Herriaren Eskubidea osatzea erabaki genuen. Horrela, ustekabean, Durangon erabakiak hartzeko udal-hautagaitza independente baten garrantzia ikusi nuen.
Eta horrela hasi nintzen Estatuko politikatik askatzen. Desberdintasun etikoak izateaz gain, partekatzen ez ditudan erabaki politikoak eta antolakuntzakoak hartu ziren: Madrildik eta goitik hartutako erabakiak, federalismoaren aldeko apustua, postuak betetzeko laguntasunak, herri bakoitzaren mugimendu sozialen berezitasuna ez ulertzea, etab.
Podemos utzi nuen, desberdintasun gehiago nituelako adostasunak baino. Baina ez nuen politikarekin erlazioa apurtu. Herriaren Eskubidearekin behin “maitemindu” ninduten gaien alde lan egiten genuen: ustelkeriaren eta txiringitoen aurkako borroka (bi epai judizial irregulartasunengatik – Uribarri 23 eta PERI –, erabakitzeko eskubidea (herri kontsulta), Durangoko bizilagun gisa bizipenetik hartutako erabakiak eta elkarteekin topaketak, etab.
Horregatik, Herriaren Eskubidean lanean jarraituko dut beste alderdi batzuek herentzia utzi diguten itoginei amaiera emateko.
Durangotik erabakitzeko eskubidea herriaren eskubidea delako.