Horrela hasten da Güeñeovejuna, artista amateurrek idatzi eta protagonizatutako antzezlana. Zallako udal antzokian gozatzeko aukera izan nuen benetako gertakarietan oinarrituta dagoen istorio hau. Obra honek 2016an Güeñes Bizia auzo-plataforma sortu zuten pertsonen esperientzia kontatzen du, etxebizitzetatik metro gutxira biomasa errausteko planta bat ezartzearen aurka borrokatzeko.
Antzelan honekin eta udal antzokian oholtzaratzearekin bi ondorio atera ditzakegu:
- Lehenengoa obrarekin berarekin ikusten dugu, asoziazionismoak aldaketa sozial eta politikoak sustatzeko bultzada gisa duen garrantzia erakusten digulako. Gainera, tresna politiko independentea osa dezakete, administrazio publikoetan hartzen diren erabakietan are modu aktiboagoan parte hartzeko.
- Eta bigarrena, udal antzokietatik maila ez-profesionalean kulturari ematen zaion babesak duen garrantziagatik. Kasu honetan Zallako antzokia izan da, baina Durangon, San Agustinen, antzeztu zitekeen, 25 urte hauetan erakutsi baitigu tokiko arte eszenikoen konpainien eta konpainia amateurren aldeko apustu eta babes sendoa egiten duela.
Batek daki! Agian egunen batean “GüeñeOvejuna” ikusi ahal izango dugu San Agustinen.