Sare sozialen gaur egungo erabileraz eta gure bizitza errealean ematen diegun garrantziaz pentsarazi zidan. Batzuetan neure burua justifikatzen dut esanez informatuta egoteko edo beste era batera egongo ez nintzatekeen pertsonekin harremanetan egoteko balio didatela. Hala ere, kapitulu hau ikusi arte, ez nintzen benetan jabetu zer den mundu birtual honetan egotea: nire datuak ematea publizitatea bidal diezadaten “onartzea” edota argitalpen batean "like" pila bat izateak sortzen duen "subidoiaz" ere gozatzea.
Gabriel García Marquezek “komunikatzen ez dena, ez da existitzen" esan zuen. Baina sare sozialekin dena jakinarazten dugu, filtrorik gabe eta, batez ere, ahalik eta "like" gehien edukitzeko helburuarekin.
Amets egiteko, pentsatzeko eta aurrez aurre hitz egiteko uneak alde batera utzi ditut (ditugu). Beharbada, bizitza errealean presentzia handiagoa izateko garaia da, Nosedive kapitulua errealitate bihurtu aurretik.