Arazo hau, (oligarkia) elektrikoen arazoa ez da gaur egungoa, aspalditik dator. Izan ere, PPk eta PSOEk Endesa pribatizatu izanaren ondorio zuzena da, oinarrizko eskubide bat merkantilizatu zutelako eta ate birakariei lotsarik gabe etekina ateratzen dizkietelako. Azkeneko kasurik ezagunena Antonio Miguel Carmona, PSOEkoa da.
Euskal Herrian, ate birakariei dagokienez, EAJk eta PSEk, estatuan PP-PSOEk funtzionatzen duten modu liberal berean funtzionatzen dute. Legeak eta laguntzak onartzen dituzte gero administrazio-kontseiluetan lege eta laguntza horiek jaso ditzaten.
Enpresa elektriko handien pribilegio, ate birakari eta xantaia hauen aurrean, energia enpresa nazional bat lortzeko mobilizatzeko ordua da.
Horregatik, Antikapitalistaken kanpaina bat jarri dugu abian, gobernuari eskatzeko gure eguneroko bizimoduan zuzenean eragiten dizkiguten baliabideak kontsulta popular bidez erabakitzeko. Hots, elektrizitatea esku publikora eskuratzeari buruzko erreferenduma. Demokrazia praktikatu ekonomia eta eskubide sozialak jendearen zerbitzura jarriz.