Eta orain zer?

Erabiltzailearen aurpegia Neskutz Rodriguez 2020ko mai. 22a, 08:30

Durangaldean 2019ko maiatzaren 26ko hauteskundeetan aldarrikapen batzuk mahai gainean jarri ziren: pediatria 24 ordu, ZIU anbulantzia mugikorra, larrialdietako langile kopurua handitzea eta airearen kalitatearen azterketa integrala.

Orduan, alderdi guztiek babestu genituen Eusko Jaurlaritzaren aurrean neurri horiek bultzatzea. Kanpainan babestu ez ezik, inbestidurarako negoziazioetan ere parte izan ziren.

EH Bilduk eta Herriaren Eskubideak bakoitzak bere programan generamatzan. Izan ere, Eusko Jaurlaritzari gobernu-talde gisa egin genizkion lehenengo eskaeretakoak izan ziren, isiltasuna lortuz erantzun gisa. EAJk, bestalde, Eusko Jaurlaritzak osasun zerbitzuen hobekuntza bultzatzea eta airearen azterketa egitea eskaini zigun, inbestidura erraztearen truke.

Orain, Eusko Jaurlaritzarako hauteskundeetarako, gaurkotasuna dute berriro.

COVID-19ak eragindako osasun krisiak agerian utzi ditu Osakidetzan azken urteotan izan diren murrizketak eta baliabide falta, bai eta osasun zerbitzu integralak izatearen garrantzia ere, kolapsoak saihesteko eta behar bezala artatzeko.

Birusak airearen kutsadurari "arnasa" eman dion arren, ez zaigu ahazten duela 100 egun baino gehiago Zaldibarko zabortegia erori zela. Oraindik bi langile lurperatuta daude eta ez dizkigute argitu kudeaketan zeuden irregulartasunak eta egon ziren gas-isurketen eta -ihesen ondorioak.

Uztailaren 12ari begira jarrita, inoiz baino beharrezkoagoa da bi gai hauek erdigunean berriz jartzea: osasun publikoan inbertsio handiagoa egitea eta Zaldibar Argitu, ondorio guztiekin.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!