Gaur egun, mundu mailan, enpresa kutsagarriek, erraustegiek, eta abarrek airera isurtzen dituzten substantzia toxikoen kalteak frogatzen dituzten azterketa zientifiko ugari daude. Baina, hala ere, askotan, gehienetan, erabakiak hartzen dutenek interes ekonomikoak ongizatearen eta osasunaren aurretik jartzen jarraitzen dute.
Amiantoarena adibide argia dugu. Amiantoak biriketako minbiziarekin zuen lotura zuzena frogatzen zuen lehen azterketa 1930ean izan zen, Ingalaterran. Baina epe laburrean kalterik ez zuela sortuko pentsamenduari eta eraikuntza-enpresetan izango lukeen kalte ekonomikoari erreparatuz, ez zuten merkatutik atera. Izan ere, 2011ra arte ez zen debekatu bere erabilera Estatuan.
Ikerketak zientzialariek egiten dituzten arren, erabakiak politikariek hartzen dituzte. Eta erabaki horietan pisu handiagoa omen dute kontu ekonomikoek osasunekoek baino. Eta Zaldibarko kasuan, egunero frogatzen dute.
Amiantoaren kasuan 80 urte itxaron behar izan dugu toxikotasunaz konziente izateko. Zenbat itxaron beharko dugu beste partikula batzuekin? Badaude ikerketak eta eskuragarri daude.
Dagoeneko, zientziak bere lana egin du… Orain, Konzientziak piztea egokitzen zaigu.