Durangaldearen industrializazioa dela-eta, enplegua desegonkorragoa izango da, eta gure lan eskubideak murritzagoak. Ez dezagun ahaztu Estabu Batuek ez dutela Lanaren Nazioarteko Erakundearen hitzarmen asko berretsi nahi izan; oinarrizko lan-arauei dagozkienak, hain zuzen. Horrek ondorio larriak ekarriko dizkie nekazari eta abeltzainei, eta beraz, baita kontsumitzaileei ere. Zuhurtasun-printzipioa erabat alboratuta geratuko da, eta kontsumitzaileek eurek erakutsi eta frogatu beharko dute zerbait kaltegarria den ala ez. Hartara, ateak zabalduko zaizkie hormonekin tratatutako haragiei edota kloroz garbitutako oilaskoei. Gainera, Estatu Batuek jatorrizko izendapenak kendu nahi dituzte, euren arabera, euren produktuak ezin direlako lehiatu jatorrizko izendapena dutenekin, arazo geografikoak tarteko.
Hauxe da inposatu nahi diguten errealitate berria: botere legegile eta ekonomiko handiagoa duten multinazional handiak, eta ez demokratikoki aukeratutako erakundeak. Ordua da mobilizatzeko eta TTIP-ari ezetz esateko. Fracking-a gelditu dugu, eta TTIP-a ere geldituko dugu!
*Erredakzioan itzulia