Zokomiran aritu izan naiz hilabeteotan, jakin ez nekielako h(a)utsak harrotzeak zekarrenaren dimentsioa zein zen, oraindik ere ongi jakin ez dakidanean. Larrutik ikasi dut lagunak ditudanen eskuetatik. Biba hari finez ehundutako sareen gainetik salto egiten duten akrobatak!
Herriari galdetu eta herriak erantzun. Herriari proposatu eta herriak hartu. Denbora gutxian (beste) eskaintza bat posible dela sinestarazi diguzue, has gaitezen bada, sarea ehuntzen!
Zu bezalako hutsune baten kabitzen dira nahi dituzun beste amets, ilusio eta kontakizun. Titiriteroak, ipuin kontalariak, aktoreak, marrazkilariak, sortzaileak, dantzariak, idazleak, musikariak, bertsolariak…
Ez dadila haria eten. Ekainaren 30ean Plateruenan ikusiko dugu elkar.