Lesakako San Ferminetara joateko autobusa antolatu dute Matienako gazteek

Erabiltzailearen aurpegia Matienako Gazteria! 2016ko uzt. 1a, 15:10

Irteera uztailaren 8an (ostirala) izango da 18:00etan eta itzulera uztailaren 10ean (igandea), goizeko 11:00etan. 15 euro ordaindu beharko da autobusean bidaiatzeko.

Matienako Gazte Asanbladak uda honetan egingo dituen ekintzekin jarraituz, Lesakako San Ferminetara joateko autobusa antolatuko dute. Irteera uztailaren 8an (ostirala) izango da, 18:00etan Jatako bus geltokitik eta itzulera uztailaren 10ean (igandea), goizeko 11:00etan. Autobusaren prezioa 15€-koa izango da eta bertan izena emateko, matienakogazteasanblada@gmail.com helbidera edo Matienako Gazte Asanblaren Facebook kontura mezua bidali beharko da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!