Hitzaldi honen helburua Bizenta Mogel Elgezabal (1782-1854) andra idazlearen bizitzara eta bizimodura hurbiltzea da. Gure herritik hain hurbil bizi izan zen lehenengo euskal emakume idazlearen eta bere sasoiaren berri ematea, beti ere, datu errealetan oinarritutako fikzio baten bidez eta fikzio-prozesua bera izanik ardatz eta eragile.
Hitzaldi hau Durangoko Andraguneak antolatu du, Bizkaiko 5 emakume idazleen lanen inguruko literatura solasaldi dialogikoen zikloaren barruan. Honako hau 4 ekitaldia da eta oraingoan Arte eta Historia Museoaren laguntza izango du.
Yolanda Arrietaren saioa irekia izango da, hau da, andraguneko irakurketa taldekoentzat zein interesa duten guztientzat. Hori bai, irakurrita dakartenek egilearen argibideak jasotzeko zein liburuari buruzko iritzia emateko aukera izango dute, irakurri barik datozenak berriz, irakurtzeko gogoz irtengo direlakoan gaude.
ARGIAREN ALABA liburuak EUSKADI LITERATURA SARIA 2015 jaso du.