Dantzaldi ibiltaria

Erabiltzailearen aurpegia Marisa Barrena 2015ko ira. 23a, 17:03

Badator Dantzaldi ibiltaria. Aiko taldeko lagunak hasi dira ikastaro berriak antolatzen. Iazko kamiseta eta zapatilak prest ete ditugun itauntzen dabiltza. Gainera urrian eskolak doan izango dira.

 

Hona hemen Aiko taldekoen gonbidapen oharra:

Gogoratzen... bals, pasodoble eta fox doinuak? Bada, aurten ere, badator Dantzaldi ibiltaria!  AIKO Taldean, dantzan eginez gozatzen dugulako, elkarrekin dantza partekatuz, ondo pasatzen dugulako.

 Momentuz,  Gernika-Lumo, Bilbo, Galdakao, Durango, Markina-Xemein eta Donostian emango zaie ikastaroei hasiera.

 Hasiera datak:

 -Gernika-Lumo: urriak 1 osteguna  -Bilbo:    urriak 5 astelehena  -Galdakao: urriak 5 astelehena -Durango:  urriak 6 asteartea  -Markina-Xemein: urriak 7 asteazkena  -Donosti: urriak 8 osteguna

 Gogoratu, urrian eskolak doan izango direla.

 Hurbildu zaitez eta elkarrekin egingu dugu dantzan!

 AIKO Taldea

 +info: www.aikotaldea.eus   634.42.35.39

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!