DURANGOKO ARATUSTEAK

Erabiltzailearen aurpegia Kriskitin 2020ko ots. 4a, 08:27



Kriskitin dantza taldean hasi gara karnabaletako egitaraua prestatzen.

Surrandien konpartsaren 21. edizioa izango da aurtengoa. 

Otsailaren 8an eta 15ean

11:00etatik 13:00etara

Maskarak egiteko eta dantza entsaiorako hitzordua

 

 

 

Kareta eta dantza tailerra

Urtero lez, aurten ere ate joka ditugu aratuste edo karnabalak. Kriskitin dantza taldean hasi gara SURRANDI KONPARTSAREN 21. edizioa prestatzen. Gaztea da konpartsa baina, adin guztietakoek daukate lekua. Hori bai, konpartsan parte hartzeko ezinbesteko elementu bat SURRANDI KARETA edo MASKARA da.

Ez dago erosi beharrik. Bakoitzak berea egin dezake. Neurrira. Horretarako Kriskitin taldeak bi hitzordu jarri ditu. Datozen zapatu bitan,

Otsailaren 8an eta 15ean

KARETAK egiteko tailerra. Goizeko 11:00etatik 13:00etara. Kriskitin taldearen entsaio lekuan, Merkatu plazan. Materiala bertan egongo da. Ekarri amantala, errez garbitzen den arropa edo aldatzeko kamiseta. Ez dugu aurreko urteetan lez plastikozko poltsekin egindako amantalik erabiliko. Agur plastikoari.

DANTZA

Zer da konpartsa bat dantza barik? Karnabaletako dantza errez batzuk entsaiatuko ditugu kareta egin ostean. Edonork dantza egiteko moduko pausoak ikasteko edo praktikatzeko.

Beraz, gonbidatuta zaudete, bai kareta egitera, bai dantza praktikatzera. Erduzie.

Otsailaren 22an izango da egun handia, apuntatu agendan





ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!