Kriskitin taldeko dantzariok Sugarri fanfarriaren musika hotsean egin dugu dantzan. Aurtengo Folk-ean Nafarroak protagonismo berezia izan du, bai gure dantzetan bai Irurtzundik etorritako Orritz-Iskidi taldekoen partaidetzan. Nafarrek pertsonaiak mitologikoak plazaratu dituzte baita artaldea eta artzainak ere.
Eguraldi onari eta ikusleen berotasunari esker gustura burutu dugu 21. Durangon Folk jaialdia.