Platillu Soñu parekidea

Erabiltzailearen aurpegia Kriskitin 2018ko urr. 13a, 09:02

"Platillu Soñua" dantzatuko dogu Durangoko Udaletxe Plazan jaietako egun handian

Aurten 20. aldiz, 1999. urtean berreskuratutako "Platillu Soñua" dantzatuko dogu urriaren 13 eguerdian Durangon. Udaletxe plazan.

Alexander von Humboldt deskribaketak kontuan hartuz egin genuen dantzaren berreskurapena. Beti ere, Iñaki Irigoien folklore arloan aditua denaren aholku eta orientabideak jarraituz.

Humboldt bidaiari eta ikertzaile prusiarra 1801. urtean etorri zen Euskal Herrira eta Durangaldera egindako bidaian Durangon ikusi zituen dantzen deskribapen zehatza utzi zigun.

Orduko hartan "ocho muchachos" ikusi omen zituen Hunboldtek dantzan. 2015etik ostera, neskek zein mutilek eragiten ditugu platilluak Durangon, harmonia ederrean. Aurten ere, parekidea izango da gure saioa.

Platillu Soñuaz gain, Agintariena, Binangoa, Txontxongilloa, Gorulariena, Dominguilloa eta Erregelak dantzatuko ditugu.

Tradizioari eutsiz baina J.A.Artzek bezala, guk ere  "Iturri zaharretik edaten dugu, ur berria edaten, beti berri den ura, betiko iturri zaharretik"

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!