Agur Juanito

Erabiltzailearen aurpegia Kriskitin 2018ko ira. 20a, 17:07

Juan Agirre Barruetabeña (Iurreta 1949 - Durango 2018) Kriskitin taldeko sortzaile eta dantzaria izan zinen Juanito. Zinegotzi izan zinen sasoian berriz, hainbat irtenalditako bidelagun izan zintugun. Galiziako Rias Baixas eta Porriñora, Oloruera, Segoviara, San Palais sur Merera, Bartzelonara eta beste hainbat lekutara lagundu zenigun. Joaten zinen toki guztietara, Durangoko Udalaren izenean, Mikeldi bat eroaten zenuen opari. Bidean zure txisteak eta umorea ere lagun izaten genituen. Agur Juanito, gogoan izango zaitugu. Lurra arina izan dakizula. Kriskitin dantza taldea

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!