Dantzari-Dantza

Erabiltzailearen aurpegia Kriskitin 2017ko uzt. 13a, 00:16

La Via Campesina erakundeak Derion egingo duen VII. Nazioarteko Konferentzian DANTZARI-DANTZA eskainiko diegu bildutakoei.

Uztailaren 16tik 24ra, VII. NAZIOARTEKO KONFERENTZIA egingo du La Via Campesina erakundeak Derion. Bertan izango gara dantzan KRISKITIN TALDEKO neska-mutilak uztailaren 22an, zapatuz.  

Mundu osoan 200 milloi baserritar biltzen duen erakundea da La Via Campesina eta baserritar horien 500 ordezkari batuko dira Derion; “Gure herriak elikatzen ditugu eta mugimendua eraikitzen dugu mundua aldatzeko” lelopean.

Via Campesina lau urterik behin biltzen da konferentzian. Europan bilduko den bigarren aldia izango da aurtengoa. Lehen batzarra 1993. urtean egin zuten, Mons hirian (Wallonia, Belgika); azkena, 2013an, Jakartan (Indonesia). Hiri horretan du egoitza nekazari altermundialisten batasunak.

Ohore handia da guretzat konferentzia garrantzitsu honetan, 5 kontinentetatik etorritako ordezkarien aurrean, dantzatzea,  hortaz, geure egitekoa hainbat ondoen betetzen saiatuko gara, konferentzia antolatzaileen helburuarekin bat eginda, mundua aldatzeko ahaleginean geure aletxoa jarriz.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!