DURANGOKO DANTZARIAK

Erabiltzailearen aurpegia Kriskitin 2016ko urr. 14a, 16:20

Aurreko urteetan lez, Durangoko Dantzariok 1999. urtean berreskuratutako "Platillu Soñua" dantzatu dogu Durangoko jaietan.

Aurtengoan, euriaren beldurrez, Andra Mariko Elizpean egin dugu dantzan. Leku ilunagoa baina dantzariontzat zein ikusleentzat, zabalagoa. Ikusleen txalo artean gustura astindu ditugu Platilluak. Txistuaren hots gozoa Jaizale txistulari taldeak jarri du.

1999. urtean berreskuratutako PLATILLU SOÑUAz gain; Agintariena, Binangoa eta Txontxongiloa dantzatu ditugu. Saioa amaitzeko berriz, Erregelak dantzatu ditugu, Alexander von Humboldten deskribaketa kontuan izanik. Aurreskularia: Garazi Sarrionandia. Atzeskua: Abel Iriondo. Ondoren Fandango eta Ariñ-Ariña.

Dantza saioari amaiera emateko dantzazaleen ordua: Larrain-Dantza, Egi, Marianak eta Lantzeko Zortzikoa.

Dantzatzen duen herriak bizi poza du barruan. Gora Fandango. Gora Durango

 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!