Atzo uztailak 23 Durangon Folk Nazioarteko jaialdiairako antolatu genuen folklore emanaldian gustora jardun genuen mazedoniarrekin dantzan. Aitortu behar, gu baino dantza talde potenteagoa dela baina, azken dantza batera egiteak zirrara berezia sortu zigun, plazera.
Gure asmoa dantza eta musika saioa Santa Anako plazan eskaintzea bazen ere, bertako jaiak eta marko ikusgarria dela kontuan izanik, eguraldiaren mehatxupean eta euriaren beldurrez, Andra Marin egitea erabaki genuen. Toki ederra hau ere, zalantza barik. Mazedoniarrak txundituta geratu ziren gure elizpe eder eta berezia ikustean. Pozik egin zuten dantzan bertan.
Gure aldetik eskerrak jaialdi hau antolatzen lagundu diguzuen guztioi eta zelan ez, gure ikusleoi. Zertarako antolatu ikuslerik ez balego? Eskerrak bada Andra Marira hurbildu zineten guztioi. Hurrengo urtean ere, energia eta adorea badugu behintzat, antolatuko dugu.
Besarkada bana folklorezale guztioi Kriskitin taldekoon izanean eta datoreren urterarte.