Martxoaren 8a

Kriskitin Lilakrosean

Erabiltzailearen aurpegia Kriskitin 2016ko mar. 7a, 15:19

Maider Zubizarreta dantzari gazteak eraman zuen atzo Kriskitinen lekukoa Durangoko Lilakrosean.

Euriari aurre eginez, txapela buruan eta kamiseta morea soinean, Durangoko Lilakrosean izan ginen atzo, Kriskitineko zenbait dantzari, herriko beste 21 taldetako partaideekin batera. Giro onean ibili ginen, txiri-txiri, herriko kaleetan zehar. Amaieran gustora jan genuen tortila bokata Batukandrakoen soinuan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!