Kriskitin Kataluniara

Erabiltzailearen aurpegia Kriskitin 2015ko urr. 16a, 20:06
Kriskitin taldeko dantzari eta musikariok SAN CUGAT DEL VALLESera goaz hango MEDITERRANEA taldeak gonbidaturik. 40. FESTA DEL TARDOR – UDAGOIENEKO JAIAN hartuko dugu parte Kataluniako zenbait talderekin batera.

Joan den urtean izan ziren katalanak gurean eta gustura dantzatu zuten Durangon. Orain geu goaz bertara Euskal Herriko hainbat dantza eta musika eskaintzera.
Kriskitinen aspaldi hasi ginen taldeen arteko trukeak antolatzen eta egiten, batez ere geure dantzak kanpoan erakusteko eta beste leku batzuetakoak durangarrei hurbiltzeko. Horrez gain truke hauen bidez kulturartekotasuna lantzea dugu helburu eta neurri batean lortzen dugulakoan gaude.
Urteokaz hainbat leku eta plazatan egin dugu dantzan. Oraingoan be pozarren gaude Kataluniara joateko, nahiz eta bidaia luzea izan. Ea dantzan egiteaz gain hango askatasun haizea honantz dakargun.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!