Euripean dantzan

Erabiltzailearen aurpegia Kriskitin 2015ko mai. 2a, 10:37

KRISKITIN taldeko dantzariok HERRIA auzo elkarteak antolatutako "langileen eguneko" jaian euripean dantzatu genuen, txistu soinuan, maitzaren 1ean.

Eguraldi txarrari aurre eginez, abarketak hondatuta baina, egindako ahalginak ematen duen poztasunez beterik dantzatu genuen maiatzaren 1ean, auzotarrez inguraturik. Kalejira laburraren ostean, eskualdeko dantzekin hasi genuen saioa: Agintariena, Ezpata Joko Txikia, Txontxongiloa. Ondoren Gipuzkoako dantzak eskaini genituen: Agurra, Ezpata Txikiak, Uztai Txikiak eta Makil Handiak. Amaitzeko Bizkaiko Lanestosa herriko Uztai dantzan murgildu ginen ume, gaztetxo eta helduagoak. Txistulariak lehorpe barik zein aterpean, ikusleak guardasolpean eta dantzariok euripean baina, txalo zaparradarren berotasunaz poztuta.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!