Durangoko Kriskitin Dantza taldeko dantzari eta musikariak Asturiasen izango dira astegoienean Pola de Siero herriko Folklore Jaialdian parte hartuko dute Extremadurako eta Asturiasko dantzari eta musikariekin batera.
Pola de Sieroko ‘El Pinote’ dantza taldeak luzatu die jaialdirako gonbidapena. Trukean, Kriskitin antolatzen ari den Durangoko Folk Nazioarteko Folklore jaialdira etorriko dira asturiarrak, uztailaren amaieran.
Durangarrak pozarren doaz Asturias aldera, bai Durangoko eta Euskal Herriko dantza eta musika erakustera, bai bertako aireak entzutera”, adierazi dute Kriskitin Taldetik. Bide batez hain beharrezkotzat jotzen duten kulturartekotasuna lantzeko asmoa dute.