Zapatuan gaixo dauden euskal presoen eskubideen aldeko konzentrazioa Matienan

Erabiltzailearen aurpegia Abadiñoko Sarea 2017ko mar. 22a, 13:53

Ekimenaren ondoren autobusa aterako da Baionara, herritarrak 17:00etan hasiko den aldarrikapen bereko manifestazio batera eramango dituena.

Gaixo dauden presoen eskubideen aldeko asteburua antolatu dute Abadiñon. Larunbatean (martxoak 25), konzentrazioa burutuko dute Matienan, jubilatuen aurrean eguerdiko 12:30etan. Ondoren, autobusa aterako da Baionako manifestaziora. Oraindik apuntatzeko aukera dago abadinokosarea@gmail.com helbidean edo 610369386 zenbakian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!