Baina, ez dute soilik gaztetxoek gozatuko, helduak ere gustura arituko baikara Maider Unda, Luis Crespo, Laureano Atanes, Urtzi Lertxundi edota Roberto Hojas borrokalari handien esanetara jarriz. Hori gutxi balitz, gutxiengoa duten kirol hauetan gertatzen den legez, borroka familia berriz batzeko balioko digu hitzorduak, anaikidetasuna, elkartasuna eta elkarbizitza sustatuz. Eta aste bukaera borobilduz, igandeko lan saioren ondoren, borrokalariek beraien erreferentzia den Maider bera hurbiletik ezagutuko dute, bere gaztandegira bisita eginez, azalpenak entzunez, bere oroigarria jasoz eta argazki saioa gauzatuz.
Beraz, futbolaren nagusitasunaren itzalpean, horrelako kirolen sustapenak diziplina anitzeko kirol zaletasunari argi izpia zabaltzen diotela deritzot, kirolak dituen balioen eta gaztetxoek beraien gorputza kontrolatzeko duten gaitasunaren arteko oreka lortuz. Hots, jarduera fisikoaren onurak kirolarien zainetan barreiatuz!