Otxandion borroka librea ezagutara emateko kontzentrazioa egingo dute asteburuan

Anboto 2015ko aza. 5a, 16:32

Maider Unda

Maider Unda bezalako izarrek borroka libreko entrenamenduak zuzenduko dituzte.

Borroka Libreko Euskal Federazioak eta Koikili Aterpetxeak antolatuko dute ekimena. Kirola Zainetan ekimenaren barruan, euskal selekzioa Otxandion batuko da eta eskola mailako borrokalari gazteek borroka librea gertutik ezagutzeko aukera izango dute barikutik domekara. Gazteei ez ezik, helduei ere irekita egongo dira hainbat saio.

Saio horien gidariak goi mailako borrokalariak izango dira. Maider Undagaz batera, Laureano Atanes, Luis Crespo, Urtzi Lertxundi eta Roberto Hojasek zuzenduko dituzte entrenamenduak.

Domekan, Maider Undak bere gaztandegiko ateak irekiko dizkie kirolari gazteei bisita gidatu baten bidez. Azken urteetako euskal kirolaririk emankorrenetakoa gertu gertutik ezagutzeko aukera egongo da.

 

EGITARAUA

Azaroak 6, ostirala

- 18:30: Ongi etorria eta Otxandio ezagutzeko aukera.

- 19:30: Lan saio fisikoa Otxandioko kaleetan zehar.

Azaroak 7, zapatua

- 11:00: Lan saioa.

- 17:00: Gazteentzako lan saio irekia (kirol arropa ekarri)

- 18:30 Helduentzako lan saio irekia (kirola arropa ekarri)

Azaroak 8, domeka

- 10:00: Lan saioa.

- 11:30 Maider Undaren gaztandegira bisita. Oroigarriak eta argazki saioa.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!