Astelehenean 20 urteko ibilbidea kontatzen duen erakusketa inauguratuko dugu

Erabiltzailearen aurpegia Kainabera 2016ko ira. 15a, 09:24

Kainabera elkarteak 20 urte betetzen dituela eta, datorren astelehenean, irailak 19, erakusketa zabalduko dugu Elorrioko Iturri kultur etxean. Argazki erakusketan 20 urteotako ibilbidea egongo da ikusgai. Astelehenean, 19:00etan egingo dugu inaugurazioa, kultur etxeko erakusketa gelan. Bi astez egongo da erakusketa bertan.

Gure historiari errepasotxo bat emateaz gain, erakusketaren helburua Elorrixoko herritarrei eskerrak ematea ere bada. Izan ere, gure bidelagun izan dira norbanakoak, udala, herriko elkarteak, ikastetxeak... eta horrek bidea ederrago egiten du!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!