Jaia borobiltzeko, amaieran, Argentinako lagunek musika emanalditxo bat eskaini ziguten. Egun ederra benetan atzokoa! Eskerrik asko guztioi!!
Atzo, Ferixa Nausikoen azken egunean, Elorrion bizi diren hamar kulturatako jakiak probatzeko aukera aparta egon zen kulturarteko jaian. Bertan, guztira 3.040 euro batu genituen -orain arteko jaietan baino gehiago!- eta diru hori Chiosen (Grezia) errefuxiatuei janaria prestatzen dien Zaporeak egitasmorako izango da. Zaporeak-eko lagunak ere izan ziren atzokoan gurekin, bertan egiten duten lanaren berri ematen.
Jaia borobiltzeko, amaieran, Argentinako lagunek musika emanalditxo bat eskaini ziguten. Egun ederra benetan atzokoa! Eskerrik asko guztioi!!