Hamar kulturatako jakiez gozatuko dugu domekan, Zaporeak proiektuaren alde

Erabiltzailearen aurpegia Kainabera 2016ko ira. 8a, 09:10

Ferixa Nausikoen azken egunean egin ohi dugun legez, kulturarteko jaia antolatuko dugu Elorrion bizi diren hainbat kulturatako herritarrekin. Bertan batutako dirua Siriako errefuxiatuentzako jana prestatzen diharduen Zaporeak elkartearentzat izango da.

Aurten, plazako frontoian egon beharrean, Arriola eta Kanpokale kaleen artean jarriko ditugu karpak, eta hamar herrialdetako jakiak dastatzeko aukera egongo da. Honako hauek izango dira parte hartzaileak:

 

- Argentina

- Bolivia

- Kolonbia

- Nikaragua

- India

- Senegal

- Mali

- Portugal

- Uzbekistan

- Euskal Herria

 

Ekitaldian batutako dirua Zaporeak elkarteari bidaliko diogu. Zaporeak elkarteko boluntarioak Greziako Chios irlara heldutako errefuxiatuei jana prestatzen dabiltza, eta egunean 1.700 jatordu inguru prestatzen dituzte. Domekan Elorriora etorriko dira egitasmoaren berri ematera eta kulturarteko jaiaz gozatzera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!