Errefuxiatuek gaur egun bizi duten egoerara hurreratu gura izan dugu aurtengo hitzaldietan, eta, horregatik, zikloa amaitzeko, gure lurretan bizi izandako gerra edukiko dugu berbagai gaur. Erbesteratu ziren pertsonek zer bide hartu zuten eta zelako baldintzak bizi behar izan zituzten ezagutzeko aukera izango dugu, eta, hitzaldi guztietan bezala, tertulia giroan galderak egiteko tartea ere egongo da.