Atzokoan zortzi kulturatako jakiak probatzeko aukera eduki gendun. Hainbat herrialdetatik Elorriora bizitzen etorritako lagunak izan ziren sukaldari: Senegal, Argentina, Mali, Kolonbia, Uzbekistan, Portugal, Bereber herria eta Euskal Herria. Jaietarako azken egunean usain gozoa eta zapore desberdinak ekarri zituzten frontoira. Aupa zuek!