Eguaztenean amaituko dugu hitzaldi zikloa, TTIP akordioari buruzko berbaldiarekin

Erabiltzailearen aurpegia Kainabera 2015ko eka. 1a, 12:01

Elorrixa ekologi taldeagaz batera antolatu dugu azken hitzaldia. TTIP Europako Batasuna eta AEB lantzen dabiltzan merkataritza akordioa da, eta transnazional handien interesak babestuko ditu, estatuen hainbat legeren mugak gaindituz. Akordio horrek zelan eragingo liguken kontatuko digu Jose Ramón Mariño Gonzalez ekonomilariak. Mariño justizia ekonomikoaren aldeko ATTAC elkarteko kidea da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!