- Euren burua Estatu Islamiko deitzen duten horiek estatu bat sortzen ari dira Sirian eta Iraken. Funtzionatzen dabilen estatu bat da, bere hezkuntza eta osasun sistemarekin.
- Iturrien arabera borrokalarien zifra aldatzen da. CIAk dio 30.000 direla. Kurdoek ostera, 200.000 direla diote. Oraingoz, kurdoek izan dute arrakasta gehien EI-ren kontrako borroketan
- Irakeko inbasioaren ostean, txiitak jarri ziren boterean. Saddam Husseimen ejerzitoa desegin zuen AEBk, eta ejerzito horretako hainbat buru dabil orain Estatu Islamikoan. Hortik etor daiteke euren arrakasta
- Txiiten kontrakoa da batez ere Estatu Islamikoko kideen borroka. Islamaren euren intrepretazioagaz bat egiten duen legea da eurentzako lege bakarra.
- Al Qaedagaz konparatuta oso mugimendu modernoa da. Kanpora begirako komunikazioa oso sofistikatua du.
- Mendebaldea eskandalizatu egin da Estatu Islamikoan aplikatzen dabiltzan lege krudelekin. Bada, Saudi Arabian antze-antzeko legeak aplikatzen dituzte, eta Mendebaldean ezikusiarena egiten du. Taula hau erakutsi zigun:
Gogoratu, eguazten honetan "Kulturartekotasuna: integrazioa vs gatazka? hitzaldia izango dugula Julia Hernandez Valles jarduneko arartekoaren eskutik. 19:00etan, Iturrin.