Aurten, hitzaldi zikloaren asteko eguna aldatu dugu, eta, eguenetan beharrean, eguaztenetan izango dira berbaldi guztiak; 19:00etan Iturri kultur etxean.
Bihar, maiatzak 6, izango da lehenengo hitzaldia. Mario Fernandez izango da hizlaria, eta C Hepatitisaren inguruko kudeaketatik abiatuta, industria farmazeutikoaren inguruan sakonduko du. Fernandez Osalde osasun eskubidearen aldeko elkarteko kidea da.
Datozen hitzaldiak maiatzaren 20an, 26an eta ekainaren 3an izango dira. Estatu Islamikoa deiturikoa, Kulturartekotasuna, eta TTIP merkataritza libreko akordioa izango ditugu berbagai. Azken hitzaldia Elorrixa talde ekologistarekin batera antolatu dugu.
Ongietorriak izango zarete berbaldietara! Hizlariei entzun, eta azkeneko ordu erdian galderak egin eta solasaldian gaiaz sakontzea gustatzen zaigu, beraz, aukera polita da gai hauetan sakontzeko!
(Informazio gehiagorako, Facebook-en ere bagaude)