Abenduaren 14an, 12:00etan hasiko da Arriolan, Kainaberaren Elkartasun Jaialdia. Urtero moduan, Elorrioko hainbat gonbidatu izango ditugu oholtzan. Aurten talde hauen ikuskizunak izango ditugu:
- Besaide dantza taldea
- Elorrioko txistulariak
- Elorrioko Lourdesko Ama ikastetxea
- Arantxa eta Pantxo
- Garamenditar Augustin Musika Eskola
- + ke kuerdas musika taldea
- Bixente Beitia elorriarra
- Plazako dantzen ikastaroko kideak
Jaialdian, musika eta dantza ikuskizunekin gozatzeaz gainera, Kainaberako proiektuen berri emango dugu, eta bereziki, Bogotáko jantoki komunitarioen proiektuaz hitz egingo dugu. Izan ere, domekan borondatezko sarrerekin batzen dugun dirua, jantokien proiektura bideratuko dugu.
Jantoki komunitarioen egitasmoa
Jantokia Ciudad Bolivarren, dago, Bogotáko auzo txiroenetariko baten. Bertako biztanle gehienak gerragatik eta pobreziagatik euren lurrak utzi dituzten pertsonak dira. Iaz, jantokian 250 pertsonei eman zieten elikadura zerbitzua. Astegunetan egoten da zabalik, eta jatordu bat eskaintzen dute elikadura premiak kontutan edukita. 5 urtetik beherako umeak, nerabeak eta pertsona nagusiak dira gehienbat bertan bazkaltzen dutenak. Bazkariez gainera, komunitateko pertsonentzako bost formazio tailer eskaini dituzte, nutrizioa, higienea, bizitza ohitura osasungarriak eta auzolanaren inguruan.