Domekan janari eta usain gozoz beteko dogu frontoia!

Erabiltzailearen aurpegia Kainabera 2014ko ira. 12a, 13:29

Azkeneko urteetan legez, kulturarteko jaia edukiko dogu jaien bigarren domekan. Aurten hamar kulturatako jakiak probatu ahalko doguz eguerdi partean. Kolonbia, India, Senegal, Mali, Portugal, Uzbekistan, Maroko, Nikaragua, Mexiko eta Euskal Herriko janari eta edariak prestatuko dira.

Elorrion bizi diren kulturak batu eta elkar ezagutzeko egun bat izango da, zalantzarik barik domekakoa. Animatu, hurreratu frontoira eta on egin!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!