Tximeleta ez da tximeleta jaiotzen.
Gu, munduratu aurretik sailkatu gaituzte. Ekografietan hala-moduz ikusten diren genitalek jendartea multzo bitan banatzen dute. Bi sexuen arteko marra oso garbi marraztea gustuko dugu mendebaldeko kulturetan; zakila dutenak, gizonak, eta ez dutenak, emakumeak. Genitalen arabera markatzen dugu generoa, eta generoaren baitan, orokorrean, gure bizitza.
Gu, munduratu aurretik sailkatzen gaituzte.
Kanpo-genitalak eta identitate sexuala bat ez datozen pertsonen kasuan, transexualitate egoeran daudela esaten da; jendartean eraikitako sexuaren eta generoaren arteko koherentzia apurtzen da, jatorrizko sexuak ez baitu genero jakin bat zehaztu behar. Sexuak, beraz, ez dezala inoren bizitza kudeatu, bideratu edo mugatu.
Kanpo-genitalak eta identitate sexuala ez datoz beti bat.
Izena duena, bada. Badira txiruliruak, ingumak, mitxirrikak, pinpilinpauxak… Badira zakila duten neskak eta bulba duten mutilak.
Izena duena, badelako!