#bbt16

Erabiltzailearen aurpegia Itsaso Gangoitia 2016ko aza. 4a, 08:30

Sintonia entzuteagaz batera egin deutsaz kili-kiliak barruko tximeletak. Dardaraka sentitzen dauz hankak, taupa-taupaka bihotz taupadak. Soseguz (edo) ahaleginduko da igoten oholtzara, presino barik. 

Eszenatokia argitzen daben fokoek ez deutsie aurrekoa ikusten ixten, baina badaki hor dagozala, hemen gagozala. Astiro hurreratu da amildegira, ez dauka jausteko bildurrik. Aurrera-atzera kulunka dabil txintxauna, zinburua, zabua, jiboa, txinboa. Errime ebatu deutso errubera arrosa eusten daben soka sendoari, hankak airean eta oinak buruan, salto egiteko gertu dago. Badaki, edozer pasatuta be, eutsiko deutsola.

Udagoieneko haize ufadakaz aurrera-atzera, gora-behera jabilku. Mungialdetik  Bilbo haundira, Arratiatik Uribe kostara, olgetan egiteko gogoz jatorku Durangaldera Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2016. Oreka lortu gura eta ezinean, horixe da-ta bertsoa finean. Bertsolari, bertso eskola, bertsozale, gai-jartzaile, epaile, antolatzaile eta komunikatzaileak dinbilin-danbalan lanean jabilkuz;  kanporaketen mugimenduak eragindako zirraran, berben eta errimen erritmoan dantzan, sekula ez geratzeko esperantzan. Txintxaunean balantzan.

Zapatuan, Zaldibarko Olazar frontoian errubera arrosari bultza egitea guri jagoku. ‘Inoiz egon ez daiten Bizkaian koloka bertsoari kulunka eusten deutsan soka.’

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!